XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
7garren Atala.- Osoko Bilkura1. Kontseilukide guztiek osatutako Osoko Bilkurak ahalmen hauek izango ditu:
a) Lan-Harremanen alderdi bereziei buruzko norabideak onartzea, sindikaritza-erakundeek eta ugazaba-bazkunek kontutan izan ditzaten.
b) Lege honen 2garren Atalak aipatzen dituen egitekoei buruzko erabakiak hartzea.
c) Aldian-aldian Kontseiluaren Zerbitzuen ihardunaren berri eman dakionekoa, eta ihardun hori eginkorrago izan dedin bere iritziz egoki diren buzipenak egitea.
d) Lan-Harremanen arloan aitortzen zaizkien gaitasun eta alderdikeriarik eza direla eta bitartekotza eta ebazketa-lanak egin ditzatenen izendapenak egitea.
e) Bere helburuak betetzeko behar daitezen hitzarmen guztiak egitea.